Gaur, Zéfaimek desafio bat bota dio bere buruari: Akitania Berriko tradiziozko bixkotx bat prestatzea, Poïz kirolarienei indarra emateko! Zépapeur, Ziclou eta Zabdo loriaturik mahairatu dira, tokiko berezitasun hori dastatzeko zain, xifriturik. “Tadan! Horra bixkotxa!”, oihukatu du Zéfaimek, prestaketa ahozuriei ekarriz. Baina, hara! Bat-batean, Zépapeurrek, pozaren pozez, ukabila goiti-goiti altxatu, eta bixkotxaren erdi-erdian alimaleko kolpea eman du. “Zer, galdetu du Zépapeurrek, zer duzue mutur bitxi hori? Ez dea horrela mozten ................ bixkotxa?”
Hitz sekretua: zein bixkotx prestatu die Zéfaimek lagunei?
Akitania Berriko berezitasun horren izena 3 hitzez osatua da (frantsesez). Atzeman ezazu! Ondotik, aplikaziora sar, hitz sekretu hori idazteko eta zure abentura liburuxkara Joker bat gehitzeko!
Pista: bixkotx horren izena orri honetan dago: “”, Nouvelle-Aquitaine Tourisme webgunean.
Hitz sekretua nola baliatu? Aplikazioan, zure jokalari izenean klik egin, ondotik “Joker” hitzean, eta hitz sekretua idatz..
Jada 3 Joker dituzula? Gehiago ezin da! Hitz sekretu hori geroko atxiki...