Nola jokatu?

Osoki urririk den aplikazioa eskuratu eta, abenturan murgiltzen ahalko zara; Akitania Berrian 550 ibilbide baino gehiago dira! Aurkikuntza zoragarriek zur eta lur utziko zaituzte!

 

Altxor bilaketa, denen eskura

Tèrra Aventurak mundu liluragarrian murgilduz Akitania Berria eta geocachinga ezagutzeko parada ematen du.

QR kodeak naturan gorde ditugu. Zertarako? Haien kokapena eta daramatzaten altxorrak aurkitzeko!

Tèrra Aventuraren gordelekuetan, Poï’zak bizi dira. Nortasun handiko pertsonaia ttipiak dira, eta ibilbideen bukaeran eskaneatu behar diren QR kodeei esker atzematekoak dira.

Gordelekuak aise aurki daitezke: ibilbide bat hautatu, urratsak segitu, enigmei erantzun eta hara, egina!

 Tèrra Aventuraren araudiaz gehiago jakin

Aplikazioarekin, erratea bezain erraza da!

App terra aventura

1- SAKELAKO APLIKAZIOA TELEKARGATU.
Urririk da eta erabiltzen erraza da.

2- IBILBIDEA HAUTATU.
Gaiaren, iraupenaren, zailtasun mailaren eta hurbiltasunaren arabera hauta ezazu. Ibilbideari dagozkion datuak telekargatu eta abiatu.

3- SAR ABENTURAN!
“Hasi” botoian klik egin. Ekintza guti batzuk aski izanen dituzu zure kokapena mapan ikusteko eta etapaz etapa ibili ahal izateko. Besterik gabe, enigmei erantzun, eta gordelekuaren GPS koordenatuak agertuko zaizkizu! Urratsak segitzea aski duzu…

Ez ahantz...

QR kodea atzemana izanen duzularik, eskanea ezazu, eta hitz sekretua agertuko zaizu!
Horrek zure aurkikuntza egiazkotuko du, eta zure Tèrr’abenturazale profila elikatuko du!

Zarbi terra aventura

Esku ukaldi bat behar duzu?

Joker terra aventura

Talde bakoitzak ibilbide bakoitz bi laguntza eta ibilbide guzietarako 3 joker balia ditzake gehienez. Esku ukaldi horiek aplikazioan baizik ezin dira erabili.

Koordenatuak gorriz egoten zaizkizula? Laguntza balia ezazu, erantzun okerrak ikusteko eta zuzentzeko...

Laguntzarekin ere ez duzula kausitzen koordenatuak desblokeatzea? Joker bat balia ezazu, erantzun zuzenak segidan ikusteko eta gordelekua atzeman ahal izateko!

Joker bat eskas zaizula? Jokerrik baliatu gabe 10 gordeleku segidan aurkitzen badituzu, joker guziak berreskuratuko dituzu...


Pas de smartphone terra aventura

Smartphonerik ez duzula?

Ibilbideei dagokien bide-orria inprima dezakezu, etxetik edo Turismo Bulego batetik.

Horretarako, ibilbideak erlaitzera sar. GPS bat ere beharko duzu.