Creuse Tourisme

Tèrra Aventurak Creuse Tourisme turismo egiturarekin bat egin du, 2023ko Cruesa eskualdearen urtea ospatzeko! Joan den apirilean 12 ibilbide berri estreinatu ondotik, Zuhurrek, atsegin handiz, beste hitzordu bat proposatzen dizute, urriaren 14tik azaroaren 5era, ibilbide berri bat izanen baita Crozant hiriko Erdi-Aroko gotorlekuan, baita Zaméla ibilbide bat ere, Les Loups de Chabrières izeneko Monts de Guéret eskualdeko animalia parkearen.

Badge physique à gagner !

Ibilbide berria Crozant gotorlekuan!

Adi, adi! Ibilbide berri bat egiten ahalko da, urriaren 15etik azaroaren 5era, denentzat (astelehenetan hetsirik), Crozanteko Erdi-Aroko gotorlekuan 🏰 berean! Cruesa departamenduan, Margolarien ibarrean 👨‍🎨.  Crozanteko gotorlekuko historia eta sekretuak ezagutzeko parada bikaina duzu, zure laguntxo eta aplikazio kutunekin. Gainera, collector ikur bat ere irabaztekoa da!  

Parcours exclusif au coeur de la forteresse de Crozant, soutenu par Creuse Tourisme

Nola jokatu?

🕙  Ibilbidea denei zabalik zaie, urriaren 15etik azaroaren 5era, biak barne (astelehenetan hetsirik), Crozanteko gotorlekuko irekitze tenoreetan, 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara.  

Aplikazioan, ibilbidera sar: ibilbide berezia Crozanteko herri barnean hasten da. Lépinat hotelaren aitzinean koka (Cruesako ibarreko margolarien interpretazio zentroa), eta Tèrra Aventura aplikazioa abiaraz. Pantailaren gainaldean, eskuinaldean dagoen menua zabal, eta “Crozanteko Gotorlekua”-n klik egin. Lépinat hoteleko atean dagoen QR kodea eskanea. Ibilbidera sar, eta historian murgilduko zara. 

Ezin sinetsia!  Halloween garai honetan 🎃, Erdi-Aroko jantziz edo jantzi fantastikoz mozorroturik agertuko diren Tèrr’abenturazale guziek gotorlekuko sarrera eskainia ukanen dute. Tèrr’abenturazale osagarriak ere eraman ditzakezu 😊 .

Gotorlekura sartzeko prezioak: 15 urte arte urririk, 16 urtetik goiti 1,60 €. Erdi-Aroko jantziz edo jantzi fantastikoz mozorrotu Tèrr’abenturazale guzientzat, urririk, adin baldintzarik gabe.

Plan ona! Urriaren 15etik azaroaren 5era, Pays Dunois eskualdeko funtsezko hiru bisita-gunek  16 urte artekoei bisitak urririk eginen dizkiete, eta Crozanteko collector ikurra erakutsiko duten Tèrr’abenturazale heldu guziei %40ko beherapena emanen diete!  

  • Poulignyko Teileriaren Ekomuseoa (Chéniers)
  • Lépinat hotela – Cruesako ibarreko margolarien interpretazio zentoa (Crozant)
  • Monet-Rollinat gunea (Fresselines)

Garrantzitsua: gotorlekua mendi-adar batean dago, eta mugitzeko urritasuna dutenak eta haur karrosak ezin dira bertaratu. Gotorlekura ezin da zakurrik eraman.
Ondoko jatetxeak (erreserbatzea hobe): 

  • Auberge de la Vallée, Crozant: 05 55 89 80 03
  • Bistrot des Artistes, Fresselines: 05 55 89 00 34
  • La Chaumière, Chéniers: 05 55 81 22 45
  • Hostellerie du Bourg d’Hem: 05 55 51 01 62
  • Hôtel-restaurant Joly, Dun-le-Palestel: 05 55 89 23 71
  • Auberge de la Fontaine au Loup, Saint-Sulpice-le-Dunois: 06 58 39 87 79
  • Auberge des Pêcheurs, La Celle-Dunoise: 05 55 89 02 45

 

Badge virtuel à gagner

Zaméla otsoengana, Guéreten, urriaren 14tik azaroaren 5era! 

Legenda-harriz bete oihan batera sartuko zara, eta otsoen hatzak segituko dituzu 🐾, Zamélarekin batera. Belarria ongi luzatzen baduzu, Monts de Guéret eskualdeko animalia-parkeko egiazko otsoak 🐺 entzunen dituzu, ibilbidetik hurbil-hurbil baitaude. Auhuhuuu!!

Nola jokatu? 

🕙  Zaméla ibilbidea etengabe zabalik izanen da, 2023ko urriaren 14tik azaroaren 5era.  
Ibilbidea Tèrra Aventura aplikazioan agertuko zaizu, ibilbideen zerrendan, urriaren 14an, 9:00etan. Urriaren 14ko goizean ibilbidea ez zaizula agertu? Menuko “hasieratu” botoian klik egin, eta kito! 

Plan ona!  Monts de Guéret eskualdeko Les Loups de Chabrières animalia-parkeko sarreran Zamélaren hitz sekretua aurkeztuz, helduak haurren prezioan sartzen ahalko dira!

 

Moutier d'Ahun

 

Cruesa eskualdeak atsegin eta zorion handiz hartuko zaitu, BERE urtea baita, eta hasi baizik ez baita egin 😉!

Erreka ugariko paisaia muinotsuetan, familian bizitzeko hamaika jarduera eta ibilaldi daude.
Egonaldia Tèrra’abenturazale gisa biziz, leku hauek ezagutzen ahalko dituzu: Crozant gune ikusgarria, Margolarien Ibarrean, Aubusson eta haren Nazioarteko Tapizeriaren hiria, edota Vassivière Lakuko Kanadako itxurako bazter basak.

Bisita balio duten nortasun handiko herrixka ugarietara murgil zaitez, Zuhurrek Tèrra Aventura altxor famatuak gorde dizkizute!

Joateko presta zaitez
 

Ibilbide berrietara abia!

13 Tèrra Aventura ibilbide berri 2023an! 

12 ibilbide berri atera dira 2023ko apirilaren 8an, Cruesaren urtea kari antolatu abiatze berezirako. Ekainean, Saint-Sébastienekoa gehitu dugu; beraz, aurten, Cruesako departamenduan 13 ibilbide berri abiatu dira orotara. 

Ibilbide horietako batzuk aspaldikoak dira, osoki berrikusiak, bide berriekin eta ezagutzeko gune berriekin!  

Zirrinzi, Zacquet, Zepapeur eta Zinzin lehen aldikoz joanen dira Cruesa ezagutzera.  

Ibilbideen mapa 

 

 

Crédits photos : Creuse Tourisme / J.Damase