Konfidentzialtasun araudia / Privacy policy

Azken eguneratzea: 2023/10/10

www.terra-aventura.fr webgunea edo/eta Applen “Apple Store” eta Googlen “Google Play Store” plataformetan urririk eskura daitekeen Terra Aventura aplikazioa baliatzen duzu. 

Euskarri horiek Akitania Berriko Eskualdeko Turismo Batzordeak (CRTNA) kudeatzen ditu. 1901 legearen araberako elkartea da eta egoitza helbide honetan du: 4 place Jean Jaurès, Bordeaux (Bordele).

Zure datu pertsonalak errespetatzea eta babestea CRTNAk erabiltzaileekin ukan nahi duen konfiantza harremanaren funtsezko osagaiak dira. Konfidentzialtasun araudi honen helburua CRTNAk zure datuekin plantan eman ditzakeen tratamenduei buruz gardentasunez informatzea da.
Informazio edo galdera oro baldin baduzu, CRTNArekin harremanetan jar, helbide honetara idatziz: dpo@na-tourisme.com.

Biltzen diren datu pertsonalak 

www.terra-aventura.fr/ webgunean eta Terra Aventura aplikazioan erabiltzaileen datu pertsonal hauek biltzen dira:  
- izenordea
- helbide elektronikoa 
- bizi diren departamendua edo/eta herrialdea.

Erabiltzaileek hauek ere sar ditzakete: 
- profil argazkia, 
- biografia, 
- ibilbideetako argazkiak, pertsona bat edo gehiago agertzen dituztenak, ibilbideen arabera, 
- joko sailkapena.

Datu eta eduki horiek publikoak izanen dira eta beste erabiltzaileek eta beste jendeek kontsultatzen ahalko dituzte.
Horrez gain, CRTNAk les-sages@terra-aventura.fr helbidera iristen diren eta datu pertsonalak ukan ditzaketen mezu elektronikoak eta dokumentuak ere kudeatzen ditu.

Biltzen eta atxikitzen dituen IP helbideak 

IP helbideak erabilera teknikorako eta kontsulta estatistiketarako baizik ez dira baliatzen.

Tratamenduaren xedeak 

Datu horien bitartez, erabiltzaile bakoitzak hauek egin ditzake: 
- Aplikaziora eta Webguneko kontura konektatu, 
- Tèrra Aventura jokoan aritu (iruzkinak, argazkiak, lehiaketa jokoetara parte hartzea), 
- joko sailkapena atxiki eta segitu, 
- noiztenka turismo behaketa inkestetan parte hartu, 
- harpidetuz gero, Tèrra Aventurari buruzko informazioak eskuratu (berripapera, pushak, poztasun galdetegiak).

Datu horiek, anonimotasunez, estatistiketarako ere baliatzen dira.

Atxikitze iraupena 

CRTNAk kontu aktiboak eta inaktiboak bereizten ditu, hitz sekretuen bitartez. 3 urte baino gehiagoz inaktibotzat joko den pertsona ororen datuak anonimo bilakatuko dira. Identifikatu ahal izan gabe atxikiko dira, estatistiketarako.
les-sages@terra-aventura.fr helbidera igorri mezuak eta dokumentuak bi urtez atxikitzen dira gehienez; ondotik, ezabatzen dira.

Datuen hartzaileak 

CRTNAk biltzen dituen datu pertsonalak CRTNAk berak baizik ez ditu baliatzen.

Bestalde, datu horiek ahalmena duten pertsonek baizik kontsulta ez ditzaten zaintzen du. Hala ere, hauei ere eskura eman diezazkieke: 
- zerbitzu emaileei, CRTNAk haien esku ematen dituen zerbitzu batzuen baitan; 
- legez gaituak diren pertsona edo autoritateei, CRTNAren lege, araudi edo hitzarmen betebeharrak betetzeko.

Datuak biltegiratzea eta babestea

www.terra-aventura.fr/ webgunearen ostatatzea Proximit SA-ri azpikontratatua zaio.
Proximit 
ZA du Moulin Cheyroux 
87700 AIXE-SUR-VIENNE – FRANCE
Tel.: +33(0)5 87 02 01 00 
Fax: +33(0)5 55 702 702 
E-posta: info@proximit.fr 
Webgunea: www.proximit.fr

CRTNAk eta azpikontratatzen duen sozietateak neurri guziak hartzen dituzte datuak babesteko. Disfuntzio bat gertatuz gero edo datu pertsonalak galduz gero, erabiltzaileei ahal bezain fite jakinaraztera engaiatzen dira.

Cookieak

Webgunean cookieak baliatzen ditugu, bisitak neurtzeko eta webgunearen elkarreragingarritasuna hobetzeko ekintzak barneratzeko.

Cookieak zer dira?

Cookiea informazio segida bat da, gehienetan ttipia eta izenez identifikatua, webgune batek bertara konektatzen zarenean zure nabigatzaileari helarazten ahal diona. Zure web nabigatzaileak epe batez atxikiko du, eta berriz konektatuko zaren aldi guziz zerbitzariari berriz bidaliko dio. Cookieak gauza anitz memorian atxikitzeko baliatzen dira: salerosketa gune bateko zure bezero identifikatzailea, zure erosketa saskiaren usaiako edukia edota zure nabigazioa segitzea ahalbidetzen duen identifikatzailea, estatistika edo iragarki xedeetarako, etab.

Webgunearen elkarreragingarritasuna hobetzeko hirugarrenen cookieen zerrenda

  • Google Analytics: __utma, __utmb, __utmc, __utmz, _ga, _gat, _gid 
    Google Analytics bisitak neurtzeko zerbitzuaren bidez sartu cookieei esker, webgunea hobetzeko baliatzen ditugun bisita estatistikak sortzen ditugu. Cookie horien bitartez, hirugarren horrek zure nabigazio datuak bilduko eta bere kontura baliatuko ditu, iragarkiak eta edukiak zure nabigazio historiaren arabera egokitzeko. 
    Konfidentzialtasun politika

Webguneak funtzionatzeko behar-beharrezkoak dituen cookieak

  • rgpd-version-www.terra-aventura.fr: webgunearen zerbitzuak baliatzeari ala ez baliatzeari buruz egin duzun hautuari dagokion bertsio zenbakia 
    Atxikitze iraupena: 6 hilabete
  • rgpd-www.terra-aventura.fr: onartu duzun webguneko hirugarren cookieen zerrenda 
    Atxikitze iraupena: 6 hilabete
  • ta_pub_X: webgunean ikusi iragarki-bandari dagokion zenbakia, berriz ager ez dadin 
    Atxikitze iraupena: 12 oren
  • SSESS_XX: Jokalari saioa mantentzeko eta webgunean identifikatzeko cookiea 
    Atxikitze iraupena: webgunetik deskonektatu arte
  • SERVERUSED: Kontsultatu fitxategien zerbitzarian eragiten duen cookie teknikoa 
    Atxikitze iraupena: nabigatzaile saioa

Onartzen zaizkizun eskubideak 

Une oroz zure datuak kontsultatzeko eta zuzentzeko, ezabatzeko, garraiatzeko, mugatzeko eta datuen tratatzearen kontra egiteko eskubidea eska dezakezu, helbide honetara idatziz: dpo@na-tourisme.com.

Eskubide horiek baliatzeko, eskaera gutunez ere egin dezakezu, nortasuna justifikatuz, helbide honetara idatziz: 

Akitania Berriko CRT – Turismoaren eskualdeko etxea 
Site Tèrra Aventura 
30, cours Gay Lussac 
CS 50095 
87003 LIMOGES CEDEX 1 
FRANCE

Behin eta berriz idatzi eta CRTNAk ez badizu erantzuten, kontrol agintari bati salaketa egin diezaiokezu. Frantzian, CNILari dagokio: 3 place de Fontenoy, TSA 80715, 75334 Paris cedex 07.