Bilaketa gehigarriak

Jokoan aitzina egin ahala, bilaketa gehigarri batzuk agertuko zaizkizu. Desblokeatzeko balio duten ahal bezainbat aurkikuntza atzeman!

Poï'z-en sorgin-liburu sekretua

Tèrra Aventurako Zuhurrek ezin prezatuzko liburu bat eman dizute. Sorgin-liburu horrek zenbait mende ditu, eta zure pertsonaia maiteenen sekretuak eta abentura gogoangarrienak dakartza...

  Historia sekretuak ezagutu (x3)

“Azken hitza” idazten baduzu, eskuizkribu birtuala profilean agertuko zaizu. 3 eskuizkribuak desblokeatuz gero, sorgin-liburua inbentarioan ukanen duzu!

  • Aplikazioan, zure profilean, “Ene bilaketak” sailean, zabaltzen den zerrendan, “Poïz-en sorgin-liburu sekretua”.
  • Webgunean, zure profilean, “Ene bilaketak” mailan, zabaltzen den zerrendan, “Poïz-en sorgin-liburu sekretua”.

Laguntza: aplikazioan azken hitza idatzi ahal izateko, erantzun guziak zuzenak ukan behar dituzu! 

Historia sekretuak

Zuhurren Harria

Zuhurren Harria atzemateko, mapa baten 21 zatiak desblokeatu.

  • 18 zati, ikur honek seinalatu gordelekuak atzemanez: . Zuhurren Harria.
  • 3 zati, Bad Poï’z-en dagozkien harri ziloetan (Corresan, Cruesan eta Vienne Garaian).

Gordeleku horiek agertzeko, aitzineko zatiak bilduak izan behar dira.

  Egiteko ibilbideak (x21)

Zati bat ez zaizula agertzen? Dagokion ibilbidea atzeman dituzun gordelekuetan agertzen dela egiazta. Ez bada hala, hitz sekretua baliatuz berriz baliozkotu!

Berrosatu orduko, mapa interaktibo bilakatzen da! Klikatuz, pista batzuk ukanen dituzu!

Pista horiek “Zuhurren Harria” bide orriaren lehen zatiari ihardesten lagunduko zaituzte. Bigarren zatia lekuetan bertan egin behar da.

Laguntza: desblokeatzean, bide orria hemen agertzen da:

  • Webgunean: “Gaiak” irazkia eta “Legendazkoa”
  • Aplikazioan: “Gaiak” irazkia eta “Legendazkoa”  
Zuhurren Harria

Zuhurren Harriaren gakoa

Kasu: azken ibilbidea neguan hetsia da (udazkeneko oporren bukaeratik udaberriko oporren hastapenera).

Gakoa atzemateko, lehenik, Tèrra Aventurako jatorriko 9 banderak kausitu behar dituzu.
Bandera bat irabazteko, dagokion zerrendako ibilbide bat gutienez atzeman! Ikur honek seinalatzen ditu: . Zuhurren Harriaren gakoa.

  Egiteko ibilbideak (x9)

Bandera bat ez zaizula desblokeatzen? Dagokion ibilbideetako bat atzeman dituzun gordelekuetan agertzen dela egiazta. Ez bada hala, hitz sekretua baliatuz berriz baliozkotu! 

9 banderak zureganatu eta, “abiapuntua” bide orria desblokeatzen da (etxetik egitekoa). Hori baliozkotu eta, bigarren bide orri batek dagokion lekura deituko zaitu!

Laguntza: desblokeatzean, bide orriak hemen agertzen dira:

  • Webgunean: “Gaiak” irazkia eta “Legendazkoa”
  • Aplikazioan: “Gaiak” irazkia eta “Legendazkoa”
Zuhurren Harriaren gakoa

Pergaminoa

Lehen erdia

Kasu: azken ibilbidea neguan hetsia da (udazkeneko oporren bukaeratik udaberriko oporren hastapenera).
Pergaminoaren lehen erdia eskuratzeko, ikur honek seinalatu 3 gordeleku atzeman: .

  Egiteko ibilbideak (x3)

Ezin zarela ibilbidera sartu? 3 aurkikuntza horiek atzeman dituzun gordelekuetan agertzen direla egiazta. Ez bada hala, hitz sekretua baliatuz berriz baliozkotu!

Pergaminoaren lehen erdia

Bigarren erdia

Pergaminoaren bigarren erdia eskuratzeko, telegrama kodetu bat behar da, ikur honek seinalatu 23 ibilbideetan dagoena: Bigarren erdia . Gehienez 7 telegrama deszifra daitezke. 
Telegrama kodetu horiek hemen agertzen dira zure profilean:

  • Aplikazioan: “Bilaketak” botoian klik egin, eta ondotik “Pergaminoaren 2. erdia” botoian. Dagokion ibilbide bat egina baduzu, telegrama agertuko zaizu.
  • Webgunean: zure profilean, “Ene bilaketak” mailan, eta zabaltzen den zerrendan, “Pergaminoaren 2. erdia”. Dagokion ibilbide bat egina baduzu, telegrama agertuko zaizu.

“Telegramak deskodetu” botoian klik egin edo “Bad Poï’z telegramak” bide orria balia (“Legendazkoak” gaia).

Deszifratu ondotik, 7 telegrama horiek azken hitz sekretua emanen dizute! Hitz hori idatziz, azken ibilbidean sartzen ahalko zara!

  Egiteko ibilbideak (x7 geh.)

Ezin zarela azken ibilbidera sartu? Hitz sekretu egokia idatzi duzula egiazta!

Bad Poïzen Kuartel Nagusia

Kasu: azken ibilbidea neguan hetsia da (udazkeneko oporren bukaeratik udaberriko oporren hastapenera).

Bilaketa horren barne diren ibilbideak ikur honek seinalatuak dira: . Picto zobjets volés - Terra aventura..
Kuartel Nagusira iritsi eta Z harrapatzeko, Bad Poï’z-ek ebatsi objektuak atzeman!

  • 8 objektu desblokea daitezke, bakoitzari dagokion zerrendan dagoen gordeleku bat gutienez atzemanez.
  • Lehen 8 objektuak atzeman eta, 9. bat agertuko zaizu.

9 objektuak lortu eta, “Hegaldi planoa” eskuratuko duzu (etxetik egitekoa). Ondotik, norakoaren izena idatz, eta azken ibilbidea agertuko zaizu!

  Egiteko ibilbideak (x8)

Objektu bat ez zaizula desblokeatzen? Dagokion zerrendako gordeleku bat gutienez atzeman duzula egiazta. Ez bada hala, hitz sekretua baliatuz berriz baliozkotu!

Laguntza: desblokeatzean, bide orriak hemen agertzen dira:

  • Webgunean: “Gaiak” irazkia eta “Legendazkoa”
  • Aplikazioan: “Gaiak” irazkia eta “Legendazkoa”
Bad Poïzen Kuartel Nagusia

Naturaren kontrako maxina

Kasu: azken ibilbidea neguan hetsia da (udazkeneko oporren bukaeratik udaberriko oporren hastapenera).

Bilaketa horren barne diren ibilbideak ikur honek seinalatuak dira . Picto zobjets volés - Terra aventura.
Naturaren kontrako maxina ikaragarriak irentsi dituen 12 osagaiak atzeman! Osagai bakoitzari dagokion zerrendako gordeleku bat gutienez atzeman. 
12 osagaiak eskuratu eta, “Zarthusen laborategia” bide orria desblokeatuko zaizu (etxetik egitekoa). Baliozkotu eta, azken ibilbidean sartzen ahalko zara!

  Egiteko ibilbideak (x12)

Osagai bat ez zaizula desblokeatzen? Dagokion zerrendako gordeleku bat gutienez atzeman duzula egiazta. Ez bada hala, hitz sekretua baliatuz berriz baliozkotu!

Laguntza: desblokeatzean, bide orriak hemen agertzen dira:

  • Webgunean: “Gaiak” irazkia eta “Legendazkoa”
  • Aplikazioan: “Gaiak” irazkia eta “Legendazkoa”
Naturaren kontrako maxina

Alien-0R helburu

Airatze gunera sartu ahal izateko, Poï’z-en espazio ontzia eraiki, haren karlinga osatzen duten 12 zatiak atzemanez.

Ikur honek seinalatu gordeleku bat gutienez atzeman: Picto alienor - Terra aventura , pieza bakoitzari dagokion zerrendan.

Ontzia osatu eta, “Abiapuntua” bide orria desblokeatuko zaizu (etxetik egitekoa). Baliozkotu eta, azken ibilbidean sartzen ahalko zara!

  Egiteko ibilbideak (x12)

Espazio ontziko zati bat ez zaizula desblokeatzen? Dagokion zerrendako gordeleku bat gutienez atzeman duzula egiazta. Ez bada hala, hitz sekretua baliatuz berriz baliozkotu! 

Laguntza: desblokeatzean, bide orriak hemen agertzen dira:

  • Webgunean: “Gaiak” irazkia eta “Legendazkoa”
  • Aplikazioan: “Gaiak” irazkia eta “Legendazkoa”
Alien-0R helburu

Espazioko Odisea

  • Espazio jokoa: Tèrr’espazio ontzian ibil eta saia kabinara joaten! Kausitzen baduzu, Zisséo kapitainak kopilotu ikurra emanen dizu. Espazio jokoan aritu (ordenagailuan soilik) 
  • Erakuts zer kementsua zaren, ikur hori 3 izarrez apainduz! Izarrak lortzeko, bakoitzari dagokion zerrendako ibilbide bat gutienez bururatu. Izarrak desblokeatzen dituzten ibilbideak ikur honek seinalatzen ditu: picto Odysée de l'espace

  Izarrak lortzeko egin beharreko ibilbideak (x3)

Izar bat ez zaizula agertzen? Dagokion zerrendako ibilbide bat berriz baliozkotu, hitz sekretua baliatuz!
Espazio jokoa lortu eta 3 izarrak zureganatu ondotik, azken ibilbidera sartzen ahalko zara!
Azken ibilbidea ez zaizula desblokeatzen? Espazio jokoa bururatu duzula eta 3 izarrak zureganatu dituzula egiazta!

Laguntza: desblokeatzean, bide orriak hemen agertzen dira:

  • Webgunean: “Gaiak” irazkia eta “Legendazkoa”
  • Aplikazioan: “Gaiak” irazkia eta “Legendazkoa”
Espazioko Odisea

Z-ren munduak

Lehen 7 planeta agertu dira Alien-0R sisteman:

1.    ASTROPORT DE LA LUNE
2.    ATLANT'ISS
3.    K-O L1
4.    FUTUROPOLIS
5.    PWATOOINE
6.    PER!G-0R
7.    EUS.K-DI

  Ikus planeta bakoitzaren helburuak

7 planeta horiek desblokeatu eta, tarteko ibilbide gehigarri bat agertuko zaizu: "On a marché sur la dune".

Z-ren munduak

2. atala

Izarrarteko bidaiak aitzina segitzen du... eta beste 7 planeta daude ikusmiran:

 8.    PLATO.1000 VH
 9.    GABARR
10.    BASE CÔTE
11.    GAZ KOGN
12.    COM-X 
13.    SOS BEARNÈZ
14.    L-X-IR.XO

  Ikus planeta bakoitzaren helburuak

14 planeta horiek desblokeatu eta, Alien-0R asteroideko azken ibilbidean sartzen ahalko zara: "Seuls sur Alien-0R". 
Kasu: azken ibilbidea neguan hetsia da (udazkeneko oporren bukaeratik udaberriko oporren hastapenera).

Planeta bat ez zaizula desblokeatzen? Dagozkion helburuak bete dituzula egiazta. “Gordeleku zerrenda” helburua ez bada betea, gordeleku horietako bi berriz baliozkotu, hitz sekretua baliatuz!

Alien-0R, hor gaituzu!

Zure indarrak komunitatearenekin batu, asteroidea elkarrekin laguntzeko! Gehiago jakiteko, zoaz “ Berritasunak” orrira...

Alien-0R, nous voilà !