Lorpen birtualak

Gordeleku zenbait atzeman dituzu eta profilean lorpen berriak agertzen zaizkizu?
Hainbat sari mota daude bilduman sartzeko...

“Balentria” lorpen birtualak

Ikur horiei dagozkien desafioak bururatuz eskuratuko dituzu!

Adibideak: udazkeneko oporretan gordeleku bat atzematea, ibilbide baten bitartean hondakinak biltzea, 30 gordeleku atzematea….

 

“Zaméla” lorpen birtualak

Zaméla atzeman, behin behineko ibilbideetan agertzen delarik (iraupen mugatuko ibilbideak, hilabete ingurukoak).

Zaméla ibilbide bat atzematen duzun aldi guziz, horretarako sortu lorpen birtual bat desblokeatuko zaizu.

  Berrien orria zaindu

“Gaikako” lorpen birtualak

Gaikako lehen lorpen bat desblokeatzeko (historia, Erdi-Aroa, ur bazterra, ipuinak eta legendak, etab), gordeleku bat atzeman.

Lorpen hori hobetzeko eta mailak gainditzeko, gai bereko gordeleku gehiago atzeman!

Gaiaren arabera, goragoko mailara pasatzea laburragoa ala luzeagoa izan daiteke (maila bakoitzean 1 eta 10 ibilbide artean).

Mailak: Oihala, Brontzea, Zilarra, Urrea, Urrea+, Urrea++, Urrea+++

“Departamenduak” lorpen birtualak

Departamendu bateko gordeleku guziak atzemanez, dagokion lorpen birtuala eskuratuko duzu!

Lurraldeetan ibilbide berriak argitaratzen diren aldi guziz, departamenduko lorpenak berriz jokoan ematen dira.

  Ibilbideen zerrenda ikusi

“Bilaketa gehigarriak” lorpen birtualak

Lorpen birtual goren horiek lortzeko, bilaketa gehigarrietan parte har!

  Bilaketa gehigarrien orrira sar

“Bad Poï'z” lorpen birtualak

Bad Poï'zen desafioak bete, lorpen birtualen ikur horiek eskuratzeko (kasu, batzuk ez dira gehiago eskuragarri)

Adibideak: ibilbide batzuetan agertzen den galdera geolokalizatu bati erantzutea, “Zuhurren Harria” bilaketa gehigarrian Bad Poï'z bakoitzari dagokion gordelekua atzematea…