Lanbideen olinpiadak

Tèrra Aventurak Lanbideen Olinpiadekin bat eginen du, esperientzia berri-berri bat proposatzeko: 5 Tèrra Aventura ibilbide berezi, 2022ko urriaren 20tik 22ra Bordeleko Parc des Expositions erakusketa gunean egitekoak, gazteen eta lanbide formakuntzaren nazioarteko lehiaketa handienaren muinean!

Zaïtek, Zouti, Zart', Zéfaim eta Zinzin gidari ukanen dituzu, Bordeleko erakusketa guneko 25 000m²-ak esploratzeko, Olinpiadetan dauden 70 ofizioen artean adituak diren lanbideak ezagutzera. 5 enigma ibilbide horietako bakoitzak oren 1 irauten du. Familian egin daitezke, eta gertakari baten baitan joko esperientzia berri bat bizitzeko aukera ematen dute.

Ibilbide bat bururatu orduko, Tèrra Aventura x Lanbideen Olinpiadak collector ikurra irabaz! Ibilbide bakoitzak zure profilean diseinu bereziko ikur birtual bat desblokeatuko du.

Info praktikoak: Lanbideen Olinpiadetan denek parte har dezakete, zuk barne, urriaren 20an, osteguna, eta 21ean, ostirala, 9:00etatik 17:00etara, eta urriaren 22an, larunbata, 9:30etik 16:00etara. Sarrera urririk da! Ibilbideak Tèrra Aventura aplikazioan agertuko dira, 2022ko urriaren 20tik 22ra. Sartzeko, Olinpiadetan bertan zabalduko den QR kodea eskaneatu beharko da.

Ez da ez aro, ez konexio arazorik izanen, ibilbideak barnean iraganen baitira!

Hor duzue Akitania Berriko Lanbideen Olinpiaden webgune ofiziala eta egitaraua 

Nola jokatu

Egun handirako prestatzeko, hobe da aplikazioa aitzinetik telekargatzea, bertara joan aitzin.

Ondotik, jokalariei kontu bat sortzea aholkatzen diegu.

Horrela, bertara iristean, Tèrra Aventura aplikazioa abiatu, pantailaren gainaldean, eskuinaldean dagoen menua zabal, eta “Lanbideen Olinpiadak” sarreran klik egin.

Harrerako afixan ete azokako totemetan dagoen QR kodea eskaneatu.

Ibilbideen zerrenda agertuko zaizu: abia zaitezke!

Lehiaketa jokoa

Sariak: 5 asteburu, 2023ko urtarriletik uztailera, olinpiaden prestaketan dabilen lanbideen eskualdeko taldearekin batera, 2023ko irailean Lyonen iraganen den lanbideen Frantziako txapelketa prestatzen arituko baitira.

Urriaren 20tik 22ra iraganen diren eskualdeko finaletatik landa, Tèrra Aventura ibilbide bakoitzarentzat zozketa bat izanen da, ibilbide bat gutienez bururatu duten jokalari guzien artean.