Opariak eta plegaorriak

Tèrra Aventurako goodies opariak eta plegaorriak, telekargatzeko.

Jokerra irabazi


 

Uda dator, eta Poï'z-ak berriz ere abentura gose dira! Tèrra Aventuraren 13. denboraldiaren abiatzea ospatzeko, Zéroïkek, Zellék eta besteek sorpresa bat prestatu dizute, Akitania Berrian nonbait... baina non? Ez pentsa sekretua hain aise salatuko dutenik!

Aldiz, baliteke Zahan txoriburuak pista batzuk eskapatzen uztea... Baina, pistak partez janak direnez, ez da uste bezain erraza izanen ulertzea!

Koordenatuetan eskas diren parteak atzeman, eta heldu den sorpresa non izanen den jakinen duzu! Lekuaren izena idatziz, hurrengo ibilaldietarako Joker bat zureganatuko duzu.

   Azken koordenatuak eta Enigmak telekargatu (frantsesez)

Tèrr'abenturazaleen Bizarzurirendako gutuna, inprimatzekoa

Bizarzuriri gutuna idazteko garaia iritsi da! Ba al zenekien duela 60 urte Bizarzuriren idazkaritza ofiziala Akitania Berriko Libourne hirian ezarri zutela? 1962z geroztik, Bizarzuriri igortzen zaizkion gutun guziak Libourneko idazkaritzara iristen dira, eta betan, Postako iratxo guziek gutunak irekitzen dituzte, eta haurrei erantzuten!

Bizarzuriri idazteko eta erantzun bat eskuratzeko, urrats hauek segitu behar dira:

  • Tèrr’abenturazaleen Bizarzurirendako gutun berezia inprimatu eta osatu (frantsesez), zure helbidea argiki idatziz
  • Gutunazalean “Père Noël” (Bizarzuri) handiz idatzi, baita zuk nahi duzun helbidea ere (Hodeietan, Iparburuan, Libournen, etab.)
  • Zigilurik ez da behar, zerbitzua urririk da!

  Bizarzurirendako gutuna telekargatu (frantsesez)

Sartzea da! Tèrra Aventura etiketak inprimatu

Aurten, Poïz-ak eskolara ere joanen dira! Zuhurrek inprimatzeko 24 Tèrra Aventura etiketako taulak proposatzen dizkizute. Etiketa horiek baliatzeko, bi bide dituzu:

  • A4 orri sinple batean inprimatzea. Ondotik, moztu eta kolatu!
  • Etiketa-orrietan inprimatzea, 56x36mm-ko 24 etiketako A4 formatu klasikoan. %100eko inpresioa hauta.

  Etiketak telekargatu (frantsesez)


Abiatzera presta zaitez!

Zinzin 2022ko 10 ibilbide berriak saiatzera joan da. Argazki zoragarriak hartu ditu! Baina, txoriburua beti txoriburu: iragan dituen herrixken izenak idaztea ahantzi du...

Ekainean, taulan atzeman itzazu, hitz sekretua asmatzeko! Joker bat irabazteko parada duzu! “Tèrra Aventura” Facebook orrian eta “terraaventura_lespoiz” Instagram kontuan argazki-pista batzuk argitaratuko ditugu, 2022ko ekainaren 4tik goiti.

10 argazki dira; beraz, 10 leku atzeman behar dira, eta taulan idatzi, hitz sekretua asmatzeko!

  Hitz gurutzatuak telekargatu (frantsesez)


Oparia! Inprimatzeko Eguberriko bi ikur berezi.


Bonuak...


Mini Tèrr’abenturazaleen altxor kutxa



Telekargatzeko Poï'z maskak


Denboraldietako plegaorriak

Azaletan klik egin, denboraldietako plegaorriak eta mapak telekargatzeko (frantsesez).

Poï’z-ak ezagutzera

1. denboraldia


Bad Poï’z-en itzala

2. denboraldia


Zuhurren Harria

3. denboraldia


Saison 4 Terra aventura

Jatorria

4. denboraldia


Saison 5 Terra aventura

Mendebaldea Irabaztera

5. denboraldia


Saison 6 Terra aventura

Bad Poï'z-ak ihesi

6. denboraldia


Dépliant 7 Terra aventura

Haren maiestate maltzurraren zerbitzura

7. denboraldia


Dépliant 8 Terra aventura

Zarthus-en berririk ez

8. denboraldia

Dépliant 9 Terra aventura

Alien-0R helburu

9. denboraldia

Dépliant 11 Terra aventura

Z-ren munduak (1. atala)

11. denboraldia

Dépliant 11 Terra aventura

Z-ren munduak (2. atala)

12. denboraldia

Alien-0R, hor gaituzu!

13. denboraldia

Dépliant Saison 14 Terra Aventura

Alien-0R ibili ginen

14. denboraldia