Biarno: bi minutuko geldialdia!

Tèrra Aventura esperientzia paregabe honekin, Biarno bihotzera joanen zara, sumatu gabeko altxorrak ezagutzera...

Zure egitekoa: bide liburuxka segitzea, abentura geolokalizatu berri bat bizitzeko… trenez! Bilaketa birtuala bururatu, bi ibilbide berri desblokeatu, objektu sekretu bat atzeman, eta azkeneko altxorra zure izanen duzu!

2 egunez gelditu gabe aritzen ahal zara!

Mikro abentura honek trenez eramanen zaitu. Pauetik abiatzen da, TER 55 ibilbidean, Bedouserantz, 2023ko ekainaren 28tik urriaren 1.era.

Tèrra Aventura aplikazioa bidelagun ukanen duzu; eta %100 urririk da!

Zure bide liburuxkako etapa guziak desblokeatuko dira, bata bestearen ondotik, zure lorpenen arabera:

  • “Pau, c'est royal !” ibilbidea ezagutu - Pauen
  • Oloronerainoko* trenean soilik desblokeatzen den desafio geolokalizatua irabazi - Trenean
  • “Saint-Grât, tous évêque toi !” ibilbidea ezagutu - Oloronen
  • Bilaketa birtuala irabazi (zure egoitzatik egitekoa)*
  • Objektudun ibilbide sekretua ezagutu* - Zarrantzan
  • Azken ibilbidea desblokeatu* - Bedousen

*Mikro abenturaren baitan soilik egin daiteke. Sar jokoan!

Mikro abenturako ibilbideak ez dira ibilbide guzien zenbaketan sartzen.

 

 

Abiatzea ongi prestatzeko aholkuak

Abentura hau trenez egiten da; beraz, txartela nahitaez erosi behar da!

Uztaila-agorrila: Akitania Berriko eskualdeak dena ongi pentsatua du: udan, prezioak apalagoak dira! Ihesaldi txartelarekin, bidaiari guziek prezio apaldua ukan dezakete, bi egunez, uztailaren 1.etik agorrilaren 31ra (asteburuan edo astean).

 Ihesaldi txartelaz informazio gehiago

Iraila: Tribu tarifa baliatzen ahalko duzu, 2 eta 5 bidaiariren artean baldin bazarete: %20 eta %50 arteko beherapena ukanen duzu. Horrez gain, 4 eta 11 urte arteko haurrek %50eko beherapen gehigarria dute.

 Tribu txartelaz informazio gehiago

Tèrra Aventurarekin, lasai bidaia!

Ihesaldi txartelaz eta tribu tarifaz gain, aplikazioan kontrolatzaile agiri bat eskura dezakezu, trenetik jaitsi eta berriz igo ahal izateko (segidako eta norabide bereko bi trenekin balia daiteke, 55 ibilbidean).

  1. Ibilbidea eta geldialdiak gogoan har
  2. Ordutegien berri har
  3. Bidaiari eragin diezaioketen obrarik/trabarik ez dagoela egiazta (info guziak hemen: sncf-connect)
  4. Txartelak eros (udan, ihesaldi txartela), linean ala leihatilan.

 Tren txartela eros, ekainaren 28tik goiti eta ibilbidea ongi aztertu ondotik (ikus Mikro Abenturaren ibilbidea).

 

SNCF oinarriak

Geltokian eta trenean: : 

  • Zure txartelak eta kontrolatzaile agiria baliozkoak direla egiazta
  • Afixatuak diren manuak bete, bereziki bideak zeharkatzeari eta beste erabiltzaileei buruzkoak (nahiz jokoak adrenalina eragin)
  • Puskarik ez utz zaintzarik gabe
  • Pusketan etiketak ezar

Lurraldean nola gozatu (jatetxeak, aisialdiak, ostatalekuak...)?

Pirinioetako Parke Nazionalean ibil zaitezke, eta artzain etxola batean geldialdi bat egin, Aspe, Ossau ala Baretos ibarrean... Zoaz Nai eskualdera, Henrike IV.aren gibeletik, Jurançon baso on bat edatera... Begiak zabalik amets eginen duzu, Oloroneko Arte eta Historia herrialdeko altxor anitzen aitzinean...

Pirinioetako Biarno ezagutzeko parada ere baduzu! Zoaz asteburu pasa ala hurrengo oporrak pasatzera!

Turismo Bulego partaideen webguneak: :

 Bidaia adibideak, 2024ko uztailaren 8tik irailaren 3ra