Gîtes de France

Akitania Berriko Gîtes de France & Tèrra Aventura

Tèrra Aventurak eta Akitania Berriko a href="https://gites-nouvelle-aquitaine.org/2019/06/11/terra-aventura/"> Gîtes de France egiturak funtsezko balio berak dituztenez, label famatu horrekin bat egin dugu.

Akitania Berrian oporrak eta ateraldiak antolatu nahi badituzu, ostataleku hautaketa bikaina dute. Segur zure hurrengo ibilbidetik hurbil badela Gîtes de France labela duen ostatalekurik!

Lagun artean edo familian momentu paregabeak pasatzeko eta beren lurraldea eskuzabaltasun handiz ezagutaraziko dizuten jabe engaiatu eta zaletuak ezagutzeko parada ukanen duzu.

Kasu! Erreserba zuzenean jabeen bitartez egiten baduzu, eskaintza ezingo duzu baliatu.

2024ko bildumazaleen bereizgarri berria: aurten Zabdo Poïz Jokoetako heroia da eta uda honetan nazioarteko lehiaketa handi batean parte hartuko du! Dagoeneko erreserbatu du igerilekua duen ostatua, lehiaketaren ondoren berreskuratzeko, txapa bikain hau (bildumako 4.a!), ostatua erreserbatu besterik ez duzu egin behar «Gîtes de France» erreserba-zentroetako batean! Akitania" 2024ko martxoaren 30etik aurrera.

Erreserbatzeko eta ikurra eskuratzeko prozedura :

  1. Joan nahi duzun departamenduko erreserba-zentralera jo eta segidan zehaztu Tèrra Aventurarekin partaide den ostataleku bat bilatzen duzula, “Zevacances21” hitz magikoa baliatuz..
  2. de France egiturako langileek ostataleku egokiena atzematen lagunduko zaituzte, eta erreserba onartu orduko ikurrak igorriko dizkizute

Bisitatu nahi duzun lekuan klik eginez, zein landetxe eta arrotz logela libre diren jakin dezakezu, eta dagokion erreserba-zentralaren datuak agertuko zaizkizu..

Gîtes de France egiturari esker, atea zabaltzen duen 3 zifrako kodea atzemanez, joker bat irabaziko duzu!

Azkenean iritsi gara “Gîtes de France” kuartel nagusira, zer poza!
Baina etxeko jabea Tèrr’abenturazaleak bezain jostakina da…

Sartu ahal izateko, kode bat atzeman behar duzu!
Has dadila jokoa!

3 zifrako kodea atzeman: s : ? ? ?

3 zifrako kodea atzeman orduko, zure profilean idatz, eta joker bat gehituko zaizu.

*Jada 3 joker baldin badituzu, gailurrean zara... Atxik hurrengo baterako!