Lege oharrak

Webguneko eta aplikazioko lege oharrak

Tèrra Aventura jokoari (hemendik goiti, “Jokoa”) dagozkion webgunea (hemendik goiti, “Webgunea”) eta aplikazioa (hemendik goiti, “Aplikazioa”) Akitania Berriko Eskualdeko Turismo Batzordeak argitaratuak dira (hemendik goiti, “CRTNA”). Elkarte hori 1901 legearen araberakoa da eta egoitza helbide honetan du: 4, place Jean Jaurès, BORDEAUX (Bordele).
Tel.: 05 56 01 70 00
E-posta: contact@na-tourisme.com
Webgunearen eta Aplikazioaren argitalpen zuzendaria Michel DURRIEU Akitania Berriko Eskualdeko Turismo Batzordeko Zuzendari Nagusia da.

Webgunearen eta Aplikazioaren sorkuntza grafikoa, integrazioa, garapena eta ostatatzea

Proximit SA
ZA du Moulin Cheyroux
87700 AIXE-SUR-VIENNE – FRANCE
Tel.: +33(0)5 87 02 01 00
Fax: +33(0)5 55 702 702
E-posta: info@proximit.fr
Webgunea: www.proximit.fr

Webguneko eta Aplikazioko argazkien kredituak

A. VACHERON, G. VICENTE, T. VERNEUIL, M. CAMOU, S. ARNOUTS, NOUAILLE, PÉRICAT, M. TURIN

Webgunerako eta Aplikaziorako sarbidea eta erabilpena

Webgunearen edo/eta Aplikazioaren erabiltzaileak Webgune edo/eta Aplikazio horretara sartzeko eta baliatzeko gaitasun eta baliabideak dituela onartzen du.
Informatikari, fitxategiei eta askatasunari buruzko lege-neurriak betetzera behartua da. Horiek urratuz gero, zigor penalak ukan ditzake. Besteren artean, eskura dituen informazio izendunak ez ditu bildu ez beste xede baterako baliatu behar, ezta pertsonen bizi pribatuari eta ospeari kalte egin diezaiekeen ekintzarik egin ere.
Difamaziozko, irainezko, diskriminaziozko edo gorrotoa eragiteko eduki oro argitaratzea debekatua du, baita indarreko lege eta araudiak edozein gisatara urratzen dituen eduki oro ere.

Webguneko eta Aplikazioko edukiak

CRTNAk Webgunearen eta Aplikazioaren erabiltzaileei informazio eta tresna eskuragarriak eta egiaztatuak ematen dizkie eskura. Webgunearen eta Aplikazioaren segimenduari arreta handia emanik ere, informazio batzuetan akatsak baldin badira, ez badira eskuragarri edo horien erabilpena gaizki badabil, CRTNA ez da arduradun izanen.
CRTNA Webgunerako eta Aplikaziorako sarbide eta erabilpen arazo oro ahal bezain laster konpontzera engaiatzen da, eta zerbait ahantzi edo gaizki ezarri baldin badu edo zerbait zuzendu behar bada, erabiltzaileei jakinarazteko galdegiten die, helbide honetara mezu elektroniko bat igorriz: les-sages@terra-aventura.fr.

Webgunearen eta Aplikazioaren edukien itzulpenak CRTNAko S. LAFAYE, Y. GREIFENTEIN, M. FAUVEL eta R. SILVERIOk eta ATENAO sozietateak eginak dira.

Webgunearen eta Aplikazioaren jabetza

Webgunean eta Aplikazioan dauden informazio, piktograma, ikonograma, argazki, irudi, testu, soinudun eta soinurik gabeko bideo sekuentzia animatu eta gainerateko osagaiak jabetza industrial edo/eta intelektual eskubideek babestuak dira. CRTNA eskubide horien titular da, ala, hala ez denean, erreproduzitzeko eta ordezkatzeko baimena du.
Beraz, Webgunea eta Aplikazioa kopiatzea, ordezkatzea, egokitzea, itzultzea edo/eta aldatzea, partez edo osoki, eta edozein prozeduraren bitartez jabez aldatzea debekatua da, CRTNAk ez badu aitzinetik eta idatziz horretarako baimenik eman. Ekintza hori faltsutzetzat joko litzateke, Jabetza intelektualaren Kodeko L.335-2 eta ondoko artikuluei jarraiki.
Eskubide horri dagozkion objektuak erabilera pribaturako paperean kopiatzea haizu da, Jabetza intelektualaren Kodeko L122-5 artikuluari jarraiki.
Erabilpenari eta gai horri buruzko informazio gehiago ukateko, Webgunearen eta/edo Aplikazioaren erabiltzaileek CRTNArengana jo dezakete, hona idatziz:
Maison régionale du tourisme - Site Tèrra Aventura
30, cours Gay Lussac - CS50095
87003 LIMOGES CEDEX 1
FRANCE
E-posta: les-sages@terra-aventura.fr

Hiperestekak

Webgunean eta Aplikazioan Interneteko beste baliabideetara igortzen duten hiperestekak ez dira CRTNAren ardurapean.
Webgunearen erabiltzaileek ezin dute Webgunera daraman hiperestekarik sortu CRTNAk aitzinetik eta idatziz baimenik eman ez badu. Baimena e-postaz galdegin behar zaio: les-sages@terra-aventura.fr

Datu pertsonalak

Webgunean edo/eta Aplikazioan datu pertsonalak bilduak dira. Hauek dira, gutienez, Aplikazioaren erabiltzaileari dagokionez:

  • izenordea,
  • helbide elektronikoa,
  • bizi den departamendua edo/eta herrialdea.

Erabiltzaileak hauek ere sar ditzake:

  • profil argazkia,
  • biografia,
  • ibilbideetako argazkiak, ibilbideen arabera pertsona bat ala gehiago ager ditzaketenak,
  • jokoko sailkapena.

Datu eta eduki horiek publikoak izanen dira eta beste erabiltzaileek eta beste jendeek kontsultatzen ahalko dituzte.
Datu horien bitartez, erabiltzaile bakoitzak hauek egin ditzake: 

  • Aplikaziora eta Webguneko kontura konektatu, 
  • Tèrra Aventura jokoan aritu (iruzkinak, argazkiak, lehiaketa jokoetara parte hartzea), 
  • joko sailkapena atxiki eta segitu, 
  • harpidetuz gero, Tèrra Aventurari buruzko informazioak eskuratu (berripapera, pushak, poztasun galdetegiak).

Datu horiek 2018ko informatikaren eta askatasunen legearen eta Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren (DBEO) arabera biltzen dira, eta ez zaizkio sekula CRTNAren partaide ez den inori helaraziko.

CRTNAk kontu aktiboak eta inaktiboak bereizten ditu, hitz sekretuen bitartez. 3 urte baino gehiagoz inaktibotzat joko den pertsona ororen datuak anonimo bilakatuko dira. Identifikatu ahal izan gabe atxikiko dira, estatistiketarako.

Erabiltzaile bakoitzak bere datuak kontsultatzeko eta zuzentzeko, ezabatzeko, garraiatzeko, mugatzeko eta datuen tratatzearen kontra egiteko eskubidea du. Eskubide hori helbide honetara idatziz balia dezake: dpo@nouvelle-aquitaine-tourisme.com

CRTNAri eskaera gutunez ere egin diezaioke, nortasuna justifikatuz, helbide honetara idatziz:

Maison régionale du tourisme 
Site Tèrra Aventura
30, cours Gay Lussac - C.S. 50095
87003 LIMOGES CEDEX 1
France

Informazio gehiago ukateko, erabiltzaileak Konfidentzialtasun araudia kontsulta dezake.  

Behin eta berriz idatzi eta CRTNAk ez badio erantzuten, kontrol agintari bati salaketa egin diezaioke. Frantzian, CNILari dagokio: 3 place de Fontenoy, TSA 80715, 75334 Paris cedex 07.

Aplikatzen den legea

Webgunearen edo/eta Aplikazioaren erabilpena Frantziako legearen araberakoak dira, gai horretan aplika daitekeen lege bakarra baita.


CRTaren e-denda (Guide Le Routard, medaila eta besteren saltokia)

Tèrra Aventuraren e-denda, www.terra-aventura/medailles-et-guides-du-routard (hemendik goiti, “E-denda”) Akitania Berriko Eskualdeko Turismo Batzordeak (hemendik goiti, “CRTNA”) kudeatzen du. Elkarte hori 1901 legearen araberakoa da eta egoitza helbide honetan du: 4 place Jean Jaurès, BORDEAUX.
Tel.: 05 56 01 70 00
E-posta: contact@na-tourisme.com

Webgunearen eta Aplikazioaren sorkuntza grafikoa, integrazioa, garapena eta ostatatzea

Fullace
16 rue CHANZY 33700 MERIGNAC
Tel.: 05 56 15 77 00
E-posta: thomas@fullace.com
Webgunea: www.fullace.com

E-dendako argazkien kredituak

CRT NA
4 place Jean Jaurès à BORDEAUX
E-dendarako sarbidea eta erabilpena
E-dendaren erabiltzaileak hauek onartzen ditu:

  • E-dendara sartzeko eta baliatzeko gaitasun eta baliabideak dituela;
  • Ezer erosi aitzin banaketa baldintzen berri hartu duela.

E-dendako edukiak

CRTNAk E-dendaren erabiltzaileei informazio eta tresna eskuragarriak eta egiaztatuak ematen dizkie eskura. E-dendaren segimenduari arreta handia emanik ere, informazio batzuetan akatsak baldin badira, ez badira eskuragarri edo horien erabilpena gaizki badabil, CRTNA ez da arduradun izanen.
CRTNA E-dendarako sarbide eta erabilpen arazo oro ahal bezain laster konpontzera engaiatzen da, eta zerbait ahantzi edo gaizki ezarri baldin badu edo zerbait zuzendu behar bada, erabiltzaileei jakinarazteko galdegiten die, helbide honetara mezu elektroniko bat igorriz: les-sages@terra-aventura.fr.

E-dendaren jabetza

E-dendan dauden informazio, piktograma, ikonograma, argazki, irudi, testu, soinudun eta soinurik gabeko bideo sekuentzia animatu eta gainerateko osagaiak jabetza industrial edo/eta intelektual eskubideek babestuak dira. CRTNA eskubide horien titular da, ala, hala ez denean, erreproduzitzeko eta ordezkatzeko baimena du.
Beraz, Webgunea eta Aplikazioa kopiatzea, ordezkatzea, egokitzea, itzultzea edo/eta aldatzea, partez edo osoki, eta edozein prozeduraren bitartez jabez aldatzea debekatua da, CRTNAk ez badu aitzinetik eta idatziz horretarako baimenik eman. Ekintza hori faltsutzetzat joko litzateke, Jabetza intelektualaren Kodeko L.335-2 eta ondoko artikuluei jarraiki.
Eskubide horri dagozkion objektuak erabilera pribaturako paperean kopiatzea haizu da, Jabetza intelektualaren Kodeko L122-5 artikuluari jarraiki.
Erabilpenari eta gai horri buruzko informazio gehiago ukateko, Webgunearen eta/edo Aplikazioaren erabiltzaileek CRTNArengana jo dezakete, hona idatziz:
Maison régionale du tourisme - Site Tèrra Aventura
30, cours Gay Lussac - CS50095
87003 LIMOGES CEDEX 1
FRANCE
E-posta: les-sages@terra-aventura.fr

Hiperestekak

E-dendaren erabiltzaileek ezin dute Webgunera daraman hiperestekarik sortu CRTNAk aitzinetik eta idatziz baimenik eman ez badu. Baimena e-postaz galdegin behar zaio: les-sages@terra-aventura.fr

Datu pertsonalak

E-dendako bezero egiten den erabiltzaileak datu pertsonal hauek sartu behar ditu: izena, deitura, helbidea, helbide elektronikoa, telefono zenbakia eta ordainketa moldeak.
Datu horiei esker, CRTNAk bezeroarekiko merkataritza harremana kudeatzen du, bereziki kontratua formalizatzeko, CRTNAri manatu produktuak igortzeko, bezero kontuaren eta bezero harremanaren segimendua egiteko eta estatistikak egiteko.
Bildu datu pertsonalak hiru urte arte atxikiko dira, azken harremanetik edo bezeroak azkenik CRTNAren produktu bat erosi edo zerbitzu bat baliatu duenetik hasita.
Bezeroaren ordainketa moldeei buruzko datuak transakzioa egiteko behar den eperako soilik atxikitzen dira; ondotik, segidan ezabatzen dira.
CRTNAk biltzen dituen datu pertsonalak CRTNAk berak baizik ez ditu baliatzen.
Bestalde, datu horiek ahalmena duten pertsonek baizik kontsulta ez ditzaten zaintzen du. 
Hala ere, hauen esku ere ezar ditzake: 

  • zerbitzu emaileei, CRTNAk haien esku ematen dituen zerbitzu batzuen baitan;
  • legez gaituak diren pertsona edo autoritateei, CRTNAren lege, araudi edo hitzarmen betebeharrak betetzeko.

Erabiltzaile bakoitzak bere datuak kontsultatzeko eta zuzentzeko, ezabatzeko, garraiatzeko, mugatzeko eta datuen tratatzearen kontra egiteko eskubidea du. Eskubide hori helbide honetara idatziz balia dezake: dpo@nouvelle-aquitaine-tourisme.com
CRTNAri eskaera gutunez ere egin diezaioke, nortasuna justifikatuz, helbide honetara idatziz:
Maison régionale du tourisme 
Site Tèrra Aventura
30, cours Gay Lussac - C.S. 50095
87003 LIMOGES CEDEX 1
France
Informazio gehiago ukateko, erabiltzaileak Konfidentzialtasun araudia kontsulta dezake.
Behin eta berriz idatzi eta CRTNAk ez badio erantzuten, kontrol agintari bati salaketa egin diezaioke. Frantzian, CNILari dagokio: 3 place de Fontenoy, TSA 80715, 75334 Paris cedex 07.

Aplikatzen den legea

E-dendaren erabilpena Frantziako legearen araberakoa da, gai horretan aplika daitekeen lege bakarra baita.


E-denda, Spreadshirt-en bitartez

Tèrra Aventuraren e-denda, www.terra-aventura.fr/textiles-et-accessoires (hemendik goiti, “E-denda”) Spreadshirt-ek kudeatzen du (sprd.net AG), Akitania Berriko Eskualdeko Turismo Batzordearen kontura (hemendik goiti, “CRTNA”).  Elkarte hori 1901 legearen araberakoa da eta egoitza helbide honetan du: 4, place Jean Jaurès, BORDEAUX.
Tel.: 05 56 01 70 00
E-posta: contact@na-tourisme.com

E-dendaren sorkuntza grafikoa, integrazioa, garapena eta ostatatzea

Spreadshirt
Helbidea: 
sprd.net AG, 
Gießerstraße 27
04229 Leipzig (Allemagne)
Tel.: +49 (0) 341 59 400 5900
E-posta: legal@spreadshirt.net
Webgunea: https://www.spreadshirt.fr/

E-dendaren edukiak

CRTNA E-dendako edukien eta bertako irudi eta testuen arduraduna da.

E-dendako plataforma teknikoa

E-denda Spreadshirtek (sprd.net AG) hornitu plataforma baten bitartez kudeatzen da. Helbide honetatik ere bertara daiteke: https://shop.spreadshirt.fr/terra-aventura/
sprd.net AG
Gießerstraße 27
04229 Leipzig
ALEMANIA
Tel: +49 (0) 341 59 400 5900
E-posta: legal@spreadshirt.net
Webgunea: https://www.spreadshirt.fr/informations-legales-C1338
Ordezkaritza ahalmena duten direktorioko kideak: Philip ROOKE (président) et Tobias SCHAUGG
Zaintza kontseiluko lehendakaria: Łukasz GADOWSKI
N° de TVA: DE-813871494
Merkataritza erregistroa: Amtsgericht Leipzig, HRB 22478, Alemania
Spreadshirt E-dendako funtzio teknikoen eta eskaeren kudeaketaren arduraduna da.
Lineako denda horretan E-dendaren bitartez egin eskaera orotan, bezeroak kontratu bat sinatzen du, sprd.net AG sozietatearekin soilik. sprd.net AG sozietatearen kontratu-baldintzak soilik dira eskaera horiei aplikatzen zaizkienak.

Liskarrak konpontzea

Plataformak ez du kontsumitzaileen erabaki instantzien aitzinean liskarrak konpontzeko prozeduretan parte hartu beharrik, eta ez du horretarako asmorik.
Beraz, bezeroek Europako Batzordeak plantan eman liskarrak konpontzeko lineako plataforma (OS) balia dezakete.
https://ec.europa.eu/consumers/odr/main/index.cfm?event=main.home.chooseLanguage