Zuen galderak
Zer dira “bilaketa gehigarriak”?Xehetasun guziak orri honetan dituzu: Bilaketa gehigarriak
Zer dira lorpen ikurrak eta nola martxan dira?Xehetasun guziak orri honetan dituzu: Lorpen ikurrak
Laguntza behar dut, koordenatuak gorriz egoten zaizkit.Koordenatuak gorriz gelditzen zaizkizula? Laguntza balia, erantzun okerrak ikusi eta zuzendu ahal izateko.
Laguntzarekin ere ez duzula kausitzen koordenatuak askatzea? Joker bat balia, erantzun zuzenak segidan eskuratzeko eta altxorra zureganatzeko!
Joker bat eskas zaizula? Profilean berriz kargatzeko, segidako 10 gordeleku atzeman jokerrik baliatu gabe!
Lorpen ikurrak zergatik desagertu zaizkit?Lorpen ikur batzuk ez dira desagertzen, baina urte guziz berriz jokoan ezartzen dira. Adibidez, Vienne Garaian ibilbide berriak sortu baldin badira eta ez badituzu eginak, dagokien ikurra galtzen duzu, aldi baterako. Horrela da jokoa! Mekanika hori departamenduko ikurrei bakarrik dagokie (Cruesa, Corresa, Vienne Garaia, Charanta...)
Pasahitza ahantzi dutProfilera konektatzean, “pasahitza ahantzi dut” oharrean klik egin. Konexio bakarrerako esteka dakarren mezu elektronikoa eskuratuko duzu; horrekin, kontura sartzen ahalko zara, eta profila aldatu. Horrela, pasahitz berria sartzen ahalko duzu.
Ene kontuaren izena edo/eta kontuari dagokion helbide elektronikoa aldatu nahi dutEne profilean sartu. “Ene bioa” sailean, “aldatu” botoian klik egin eta informazioak alda.
Ezin dut aplikaziora konektatuAplikazioaren eguneratzeak onartu dituzula egiazta. Arazoa ez bada konpontzen, aplikazioa desinstala ezazu, eta berriz instala. Arazoak segitzen badu, Zuhurren Kontseiluarengana jo, txatean (aktibatua baldin bada), Facebookeko mezu pribatuz ala mezu elektronikoz: les-sages@terra-aventura.fr eta zure identifikatzailea eta pasahitza eman, baita zure smartphonearen ezaugarriak ere.
Aplikazioan konexiorik gabe ari al daiteke?Bai! Horretarako, aitzinetik, etxean, hautatu duzun ibilbidearen datuak telekargatu behar dituzu. Bertan izanen zarelarik, konexiorik gabe aritzen ahalko zara.